jueves, 29 de octubre de 2009






Altzairuzko Etxea, Robert Bruno



Etxe hau Texaseko Lobbock kondatuan dago, AEBetan. Etxe-eskultura adibide perfektu bat da, bere diseinua inguruarekin ederki enkajatzen baitu, bertako naturaren elementu bat bailitzan.



Altzairuz eraikia izan da, bere barrukaldean arku pilo bat agertzen direlarik, sortzen diren kurbak etxeari anbiente eta sentzazio ikaragarriak sortzen dituzte, eskailera harrigarri batzuekin eta pasaleku misteriotsuekin.


Robert Bruno da bere diseinatzailea, eta beti gauza berritzaile eta desberdinak egin nahi zituela adierazi du, eta dirudienez lortu egin du... Arte obra ikaragarria da.





28 urtez lan egiten ibili da artista hau, egunero bere etxeari forma ematen. 110 tonelada altzairu ditu, eta etxe barruko planorik gabe eriki zuen, eguneroko inprobizazioaz. Artistak 30.000 $ eko inbertsioa egin zuen, eta etxeak 300 m kuadro ditu; bi logela handi, jangela, egongela, bi bainugela eta bestelako gela batzuk ere ditu.




Interesgarri iruditu zitzaidan hasieratik, 28 urtez bere etxea eraikitzen ibili eta euskarrien planoak baino ez zituela egunero aportazio berri bat ematen, forma eta itxura desberdina eman. Gainera barruko argazkiak ikaragarriak dira. Koloredun kristales itxura eta sentzazioak sortzen dituzte. Artistak egindako eskailerak, ezerezetik sortuak eta kurbak aprobetxatuz skaloi bakoitza aurrekoaren desberdina dela; edota bere leihate handiari emandako kristalezko markoak, miradore handi baten itxura ematen. Gainera apreziagarri egiten da materialaren lanketa eskultorikoa, altuera aldaketak, kurbak eta irekiguneei egiten dion trataera. Materialak itxura eta formak sortzen ditu, bai etxe barrukaldean gelak banatzeko eta estalkia proposatzeko arkuzko sisteman, eta baita kanpokaldean, bereziki sarrerari ematen dion forma. Berezi, interesgarri eta innobadore iruditu zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario