
Lehen maketa 1/100 eskalan egin genuen; lehendabizi elizako gangako nerbioak kokatu genituen, eta horietatik minbrez deformatu eta era abstratuago batean eratu genituen.

Horrela minbrez "josten" ibili ginen proiektuari hodei itxura eman nahian eta euskarriak oso finak iruditu nahian goikaldean esponjositate handia emango genion.
1/50 maketan ordea, euskarri gutxiago izatea pentsatu genuen, hodei itxura gehiago har zezan eta airean dagoen sentzazio handiago bat sortu nahian. Maketa egiteko egitura ziren arku handi bi jarri genituen, eta hauetan minbrea josten hasi gara. Gutxinaka konsistentzia hartzen dihoa eta josten jarraitzean airean dagoela irudituko zaigu.Gure ideia eliza batean sartzean dagoen iluntasun eta misterioarekin jokatzea da, nola kanpotik hodeia den eta barrura sartzean iluntasuna sortu, absidean argi izpi handiagoak sartzen utziko ditugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario