sábado, 28 de noviembre de 2009

Klaseko ariketa

> Naturarekin harremana eta hiriarekiko artikulazio bat sortuko du, bien arteko trantsizioa delarik.

> Museoa sentsazio ibilbide batek garatuko du: lasaitasuna, beldurra, admirazioa...

> Hiriari eta parkeari erantzuna ematen dioten gune publikoak museoaren parte izango dira.

> Fatxada eta estalki erabilgarrien bidez jaitsiera eskalonatu bat proposatzen dugu.

> Sorpresarekin jolastuko dugu.

jueves, 26 de noviembre de 2009

iTXiTuRa

Itxiturarako elementu desberdinen artean aukeratzen ibili ginen, matrial guztietan sentsazio bila geunden, gure museoaren ideia sentsazioetan oinarritzen delako. Gure maketaren materiala minbrezkoa izanik, agerian utzi nahi genuen, eraikinari intentsitate handiago bat emateko itxituraz baliatu nahi genuen; lehendabizi sortutakoari bizitasun gehiago emanez. Gure maketa ez delako egitura sinple bat, berez itxitura ere bada. Horrela, honako elementuak aukeratu ditugu: ispiluak, telak, kolorezko bolatxoak...




-Ispiluak, elementu honekin lortu nahi duguna minbreari garrantzia ematea, minbrearen isladaz hodeia oraindik dentsoagoa izatea da. Minbrea kanpotik utziko genuke, eta ispiluak itxitura bezala funtzionatuko dute, hauekin jolastuz, euriaz, haizeaz, hotzaz babestuz.









-Telekin kutsu lasai bat lortuko genuela pentsatu genuen, mugimendua, dinamikotasuna, haizearekin jolasten dutela. Beti ohial bat zeharkatzean edota teatro ateko kortinak zabaltzen direnean, beste aldean berezia den zerbait aurkituko duzu beti; orduan elizari kutsu misteriotsu bat emango genioke.


-Kolorezko bolatxoak: beste efektu bat lortuko genuke, minbrezko entramatuaren barnean sartuko genituzke eta gure hodeiari beste izaera bat emango genioke, minbrearen barnean kolorea sortuz. Bolatxo batzuk argiak izango dira eta argiztapen joko-kolore berezi bat lortuko genuke elizaren barnean. Kanpoaldeari dagokionez, minbretik eskegita bolatxo-tira batzuk haizearekin jolasean eta talka egitean soinua sortuz.



domingo, 22 de noviembre de 2009

Espazio Publikoa

Espazio publikoari buruz ez ditugu oraindik ideiak finkatuak, bi gune ezberdinak sortu nahi ditugu hasiera batean, bat hiriari erantzuna emanez, pabimentatuagoa egongo dena eta beste bat ibaiari erantzuna emanez naturalago izango dena, museoa bien arteko trantsizioa izanik. Bestalde museoaren fatxadari koskaren bat suertatzen parkean erantzun bat planteatuko dugu , nolabaitako fatxadaren material berdinagaz ibilbideak suertatuz, museoa natura horren parte bilakatuz eta dena osotasun bat lortuz.



New york-eko High Line parkea ikusia geneukagun eta hasiera batean irudikatzen du fatxadarekin suertatu nahi dugun efektua, lurzoru pabimentua fatxadatik aterako delarik gure kasuan, eta altuerekin beharbada jokatuz ere. Bestalde gustatzen zaigu pabimentuak berak parke mobiliarioa sortzearena, ez duelako gure osotasun ideiarekin ondo joaten mobiliarioa kanpoko zerbaiten txertatzearen ondorio izatea.Beharbada gure museoaren sentsazio ibilbidearekin jarraituz sentsazio ezberdinak suertatu ahal ditugu gune espazio publikoan ere, baina oraindik ideiak dira, garatzen joaten garen heinean igotzen joango gara.

Museoaren Ideia

Museoa egiteaz aparte, parkeari ere bizitasun gehio eman behar diogu. Honetarako zerbait erakargarri egin behar dugu, non jendea eroso egongo den eta errepikatzeko gogoak izango dituen. Beste hiritan Bilbon adibidez, ibai ondoko gunea berreskuratzeko harrituta usten dizun eraikin batez eta zonalde ezberdinak eta paseatzeko egokia den gune publiko batez baliatu dira. Gure kasuan antzeko zerbait egitea pentsatu dugu eta musea gune berriaren atrakzio nagusia bilakatu nahi dugu, baina gure nahia da eraikin horrek parke eta gune publikoaren parte izatea eta beraz ibaiko gune berde eta hirira ematen duen gune publikoaren arteko trantsizioa ahalbidetzea , jendea bideratzen duen heinean parkerutz. Eraikinaren kokapenerako beraz dagoen maldaz baliatuko gara, eta estali erabilgarriak erabiliz trantsizio hori ahalbidetuko dugu. Baina gure asmoa da eraikin horrek ez izatea zerbait baztertua baizik eta aldi berean hiriari lotuta egotea.

Gure museorako ibilbide bat proposatu dugu beraz eta hasiera eta amaiera puntuak hirian oinarrituko dira:

- Ibilbidearen hasierako punturako Revellin arkua hartuko genuke. Museo honetan ezarriko dira aztarnetan aurkitutako piezak eta Revellin arkua aintzinako garaiaren beste elementu bat izanik uste dugu, biak lotuak egon behar direla. Arkuaren ondoan, forma biribileko eraikina gaur egun dagoen museo txiki bat da, beraz justu museo txiki honen beste aldera kokatuko dugu gure museoaren hasiera. Museo sakroan sartu baino lehen ikusi ahal izateko lehendabiziz informazio orokor bat arkeologia prozesuei eta arkuari buruz .

- Amaiera puntua Valbuenako aztarnak izango litzateke , behin museo barneko informazioa barneratuta , txapelketa baten trofeoa balitz

Museoaren bolumenekin hasteko retikula bat zehaztuko dugu, ibilbide ezberdinak markatuz: parkea eta hiria, parkea eta aztarnak… Honetaz baliatu bolumenak osatzen joango gara eta ibilbideak aztertuz gune ezberdinak lortuko ditugu , analisi horren ostean osotasun batean museoa eta gune publikoa osatuko dugu, ohiko ibilbideetan oinarriturik.



Museoko ideia nagusienetakoa gela bakoitzean bisitariak sentsazio desberdinak sentitzea nahi dugu, hau da, sentsazio ibilbide bat. Gela bakoitzaren atea zeharkatzean sentitze aldaketa bat jasanez. Lasaitasuna, beldurra, konfusioa, mirespena, harridura...

sábado, 7 de noviembre de 2009

Maketa egiten



Lehen maketa 1/100 eskalan egin genuen; lehendabizi elizako gangako nerbioak kokatu genituen, eta horietatik minbrez deformatu eta era abstratuago batean eratu genituen.




Horrela minbrez "josten" ibili ginen proiektuari hodei itxura eman nahian eta euskarriak oso finak iruditu nahian goikaldean esponjositate handia emango genion.




1/50 maketan ordea, euskarri gutxiago izatea pentsatu genuen, hodei itxura gehiago har zezan eta airean dagoen sentzazio handiago bat sortu nahian. Maketa egiteko egitura ziren arku handi bi jarri genituen, eta hauetan minbrea josten hasi gara. Gutxinaka konsistentzia hartzen dihoa eta josten jarraitzean airean dagoela irudituko zaigu.


Gure ideia eliza batean sartzean dagoen iluntasun eta misterioarekin jokatzea da, nola kanpotik hodeia den eta barrura sartzean iluntasuna sortu, absidean argi izpi handiagoak sartzen utziko ditugula.