Ideia. Irudimena. Irudia. Ezerezetik zerbait sortzea.
Proiektuak III irakasgai hau arkitektura gure karrera honen erakusgarri nagusienetakoa da, interesgarrienetaz aparte gure ideiak eta irudimena aurrera eramateko baliagarri delako.
Ideia aurrera eramate horrek eta irudimenetik zerbait sortzea izan zen hona ekarri zidana. Irakasgai honetan sormen hori aurrera eramatea izango da nire helburu, bai bakarka eta baita lan taldean ere.
Interez handiz hasten dut beti Proiektuak irakasgaia, zerbait berri egingo dugun irrikaz eta gure irudimen, irrika eta interesak garatzeko irakasgaia delako. Gainera, gure irrika artistiko eta irudimenaz aparte beste irakasgaietan ikasitako aplika dezakegu, beti ere askatasun batekin. Nire ustez ia guztion iritzia da irakasgai hau kurtsoko interesgarriena dela. Hortaz, irakasgai honetaz espero dudana, lan berriak, sormen berriak, lantaldean ideiak konparatzea, besteetatik eta akatsetatik ikastea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario