jueves, 29 de octubre de 2009






Altzairuzko Etxea, Robert Bruno



Etxe hau Texaseko Lobbock kondatuan dago, AEBetan. Etxe-eskultura adibide perfektu bat da, bere diseinua inguruarekin ederki enkajatzen baitu, bertako naturaren elementu bat bailitzan.



Altzairuz eraikia izan da, bere barrukaldean arku pilo bat agertzen direlarik, sortzen diren kurbak etxeari anbiente eta sentzazio ikaragarriak sortzen dituzte, eskailera harrigarri batzuekin eta pasaleku misteriotsuekin.


Robert Bruno da bere diseinatzailea, eta beti gauza berritzaile eta desberdinak egin nahi zituela adierazi du, eta dirudienez lortu egin du... Arte obra ikaragarria da.





28 urtez lan egiten ibili da artista hau, egunero bere etxeari forma ematen. 110 tonelada altzairu ditu, eta etxe barruko planorik gabe eriki zuen, eguneroko inprobizazioaz. Artistak 30.000 $ eko inbertsioa egin zuen, eta etxeak 300 m kuadro ditu; bi logela handi, jangela, egongela, bi bainugela eta bestelako gela batzuk ere ditu.




Interesgarri iruditu zitzaidan hasieratik, 28 urtez bere etxea eraikitzen ibili eta euskarrien planoak baino ez zituela egunero aportazio berri bat ematen, forma eta itxura desberdina eman. Gainera barruko argazkiak ikaragarriak dira. Koloredun kristales itxura eta sentzazioak sortzen dituzte. Artistak egindako eskailerak, ezerezetik sortuak eta kurbak aprobetxatuz skaloi bakoitza aurrekoaren desberdina dela; edota bere leihate handiari emandako kristalezko markoak, miradore handi baten itxura ematen. Gainera apreziagarri egiten da materialaren lanketa eskultorikoa, altuera aldaketak, kurbak eta irekiguneei egiten dion trataera. Materialak itxura eta formak sortzen ditu, bai etxe barrukaldean gelak banatzeko eta estalkia proposatzeko arkuzko sisteman, eta baita kanpokaldean, bereziki sarrerari ematen dion forma. Berezi, interesgarri eta innobadore iruditu zait.

sábado, 24 de octubre de 2009

Klaseko pelikulak

Hedwig and the angry inch eta El cielo sobre berlin






Interesgarri iruditu zitzaidan bi pelikula hauen gidoia eta egitura. Berez flasback-aren erabilera istorioari toke misteriotsu eta interesgarria ematen dio, batez ere Hedwig and the angry inch pelikulan ez baitzara zertaz ari diren guztiz eteratzen ia amaieraraino. Gainera flashback-ak musikaz kontatzen ziren, abestiz, bera gira batean dagoenean. Pelikulan atzerantz jotzeko modu adierazgarria da, bere bizitza abestiz kontatzen baitigu.



El cielo sobre Berlin, protagonistaren bizitzeko nahia somatu nuen, aingeruen bizitza, txuribeltz eta ikustezinetik sentitzera eta berria ezagutzera, sentimenduak izatera eta hauek garatzera, eta ezerezetik hasi eta dena arriskatu mundu berri batera joateko.

viernes, 16 de octubre de 2009

Lehen aurkezpena

Logroñoko alde zaharra eta ebro ibaiarekin lotura zehazteko, alde zaharreko hutsuneak parkearekin lotzea proposatu genuan

Hasiera batean, kultur guneak proposatu ditugu, pabilioi mugikor batzuez edota eraikin txiki eta sinple batzuez. Horrela, hutsuneetan kultur zonalde desberdinak proposatuz eta parkeari bizitza emanez.


Liburutegiak, kale antzerkiak egiteko eszenatokiak, musika antzoki irekiak, umeentzako tailerrak egiteko lekuak, dantza aretoak, arte erakusketak egiteko leku aproposak sortuz.

Gure ideia honekin alde zaharra kulturaz bete eta parkearekin lotuko genuke, Valvuena konbentuaren inguruan museoa proiektatuko dugulako.

jueves, 1 de octubre de 2009

Ideia. Irudimena. Irudia. Ezerezetik zerbait sortzea.
Proiektuak III irakasgai hau arkitektura gure karrera honen erakusgarri nagusienetakoa da, interesgarrienetaz aparte gure ideiak eta irudimena aurrera eramateko baliagarri delako.
Ideia aurrera eramate horrek eta irudimenetik zerbait sortzea izan zen hona ekarri zidana. Irakasgai honetan sormen hori aurrera eramatea izango da nire helburu, bai bakarka eta baita lan taldean ere.
Interez handiz hasten dut beti Proiektuak irakasgaia, zerbait berri egingo dugun irrikaz eta gure irudimen, irrika eta interesak garatzeko irakasgaia delako. Gainera, gure irrika artistiko eta irudimenaz aparte beste irakasgaietan ikasitako aplika dezakegu, beti ere askatasun batekin. Nire ustez ia guztion iritzia da irakasgai hau kurtsoko interesgarriena dela. Hortaz, irakasgai honetaz espero dudana, lan berriak, sormen berriak, lantaldean ideiak konparatzea, besteetatik eta akatsetatik ikastea.