Logroñoko zuloa hartzerakoan, zerbait berezia egin behar genuela erabaki genuen. Lekua ez delako oso aberatsa, bereizgarritasun bat behar zuen, jendea alde zaharrera sartzea gonbidatzen duena. Hortaz, espero ez zen zerbait jartzea pentsatu genuen, alde zaharrari birikak emango lizkiokeen eraikuntza. Beraz hirigune erikitu batera naturaren puska bat eramango genuela erabaki genuen.
Berdegunea pentsatu genuen hasieran, baina mantenimendua beharko luke, eta berdegunea izorratu ezkero ez luke gure harrigarritasunaren ideia lortuko, beraz harkaitz batean pentsatu genuen , izorratzen ez den materiala.
Baina aldi berean ardoaren munduarekin lotura gauzatu nahi genuen, eta egurra erabiltzea erabaki genuen gure harkaitzaren formarako.
Horrela, errealitatearen kopia bat balego, lurrean mozketa bat egingo balu bezala, harkaitz behealdean ura kokatu dugu eta goialdean berdegunea.
Harkaitz horren barruan erresidentzia, eskola eta wine future egongo dira, hiruren artean konekzioa bat sortu dugu bai kanpotik bai barrutik, espazio ireki eta dinamiko bat bihurtuz.
Bizitza bere barnean ere dinamikoa planteatu dugu, plataformetara irekitzen diren etxe eta logelekin. Bizimodu berri eta partehartzaile bat sortuz.
Eraikinen barrualdeari dagokionez, nahiz kanpoaldetik oso iluna dirudien, barrualdetik dena beira da espazio ireki bat izango da.
Bizitza bere barnean ere dinamikoa planteatu dugu, plataformetara irekitzen diren etxe eta logelekin. Bizimodu berri eta partehartzaile bat sortuz.
Eraikinen barrualdeari dagokionez, nahiz kanpoaldetik oso iluna dirudien, barrualdetik dena beira da espazio ireki bat izango da.
Wine future eraikinean teknologiaren presentzia irudikatu nahi genuen, zerbait harrigarria izan behar delako, beraz, kanpoaldetik dena osotasunez nahi genuenez, barrualdera pasa gara, eta ardo munduarekin lotura bilatzen genuen, beraz, luzernario- barrika bat sortu dugu, ponpaketa sistema baten bidez, ura igo eta luzernario beira tartetik jaitsiko da, ardo ur jauzi bat bihurtuz, pilaketaren azpian kata gela geratuz, eta jaisten den heinean, gune lasaigarri eta harrigarriak bihurtuz goiko espazio gelak.

Beste hutsuneari dagokionez, erabilera desberdinak konbinatu nahi genituen, eraikin desberdinen aretan loturak ezarri eta erabilera askoko bolumenak sortu ditugu, erdian espazio publiko handi batekin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario