martes, 9 de marzo de 2010

Ideia Batzuk

ZULO HANDIA:


Ardoaren hiria da gure proposamena, hau da, bateratasun bat sortzea egin behar dugun eraikin artean, eta mundu osotasun horren barnean gailenduko dira erabilpen bereziak edota teknologi aurrerapenak zihurtatu behar dutenak, hala nola wine future.

Beraz egitura bat sortuko dugu, egur hezurdura bat eta bertan sartuko ditugu tamaina ezberdinetako moduluak.


Baina modulu hauetan aniztasuna egongo da, eta etxebizitza edo bestelako erabilerak sartuko dira. Hiri bertikal bat osatuz ere.
Komunikazioa alboetara eta medianetara eramanda, sortuko dugu pasarela laberinto bat gure hiri eraikituaren barnean.
Aldi berean teilatuak erabilgarri bihurtuko ditugu, maila baterarte publikoak izango dira eta gero pribatuak. Berdeguneak sartuko ditugu erdigune eta solairu ezberdinetan ere, gure hiriari birikak emanez.
Bestalde erabilera guztiak lotuak egongo dira, residentzia, eskola, wine future, praktikak egiteko restauranteak, lur gaineko edo azpiko pasabideen bidez, eraikin guztiak nolabait bat bailiran hartuz eta daukaten berdintasunak irudikatuz.
Dauden ondareak errespetatuko ditugu zoru flotanteak eginez.

ZULO TXIKIA:


Bi zulo ditugu bata bestearen barnean , baina dena bat bezala hartuko dugu kale berriak proposatuz eta betigo ortogonaletik ihes eginda . Hemen erabilerak anitzak izango dira, ardoaren artea, dendak, auditorioa… bloke bat pasako dugu zulo batetik bestera goiko mailatan, eta plaza bat sortuko dugu, logroñoko alde zaharrari bestelako itxura bat emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario