Gure oinarriak berdinak direlarik, forman eta fatxadan aldaketak gauzatu ditugu. Gainera beste oinarri bat ezarri dugu: Elizaren itxitura eta egiturarekin erlazio bat gauzatzea.
Ostiralean komentatzen egon ginen bezala gure eraikina pieza sendo baten eta pieza desglosatu baten erdibidean geratzen zen, pieza nahasi bat ateratzen zelarik. Beraz erabaki dugu desglosamendu batera jotzea, gure parkeranzko jaitsiera ahalbidetzeko. Abantaila asko ikusten ditugu gainera: museoa dinamismoa lortzen du, espazio publikoa museoan barne sartzeko aukera, askatasun gehio nahi dena ikusteko…..

Desglosamenduak, 2 zati ezberdin izando ditu. Lehena, pieza elkartuagoekin, zeinak estalki esanguratsu baten azpian egongo diren, plaza espazioa delimitatuz eta dauden eraikinei erantzun bat emanez eta bigarrena pieza independenteagoekin jaisten diren plataformetan jartzen direnak.

Komentatutako estalkia izando da hain zuzen, eliza egiturarekin erlazio bat gauzatuko duena. Jean Nouveleren proiektuan oinarrituz, gure mimbrearen efektua hormigoira pasatuko dugulako, argi joko berdinak lortuz. Gainera elizaren itxiturari eman nahi diogun nagusitasuna azpimarratzeko, museoko fatxadak txuriak izando dira, soilak . Eta aldi berean hauekin leku puru bat lortzen dugu non aurkezten diren obrak aurreiritzirik gabekoak izando diren.
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario