Gure ideia itxiturak ingurua islatzea zen, ispilu forma har zezan. Ingurua erreflejatu, eta gure maketaren minbre izaera infinitua azalarazi ere. Horretarako materialen bila ibili ginen. Irudiak era perfektuan islatzen duten materialak ispilua eta kromoa dira, gero, difuminatuago, titanio edota aluminioa. Hauen artean erabakirik har ezin genuenez, eta klaseko zuzenketaren ondoren, modu esperimental batera landuko genituela adostu genuen. Horrela materiak hauek erabiltzen zituzten hiru arkitekto hautatu eta gure ideiak haien estiloekin bat egin zezaketela konturatu ginen.

Gehryk bere eraikinak esanguratsu bihurtzen ditu bere estiloarekin, eta gure maketaren izaera eta pertsonalitatea ez genuen galdu nahi baizik eta hau azpimarratu eta nagusitu. Orduan Gehryk erabiltzen dituen titanio xaflen antzera gure maketa estali genuen.
Beste ideia bat ispiluak txikitu eta maketaren barruan sartzea zen, minbrea bera islatuz; era desordenatu batean kokatu genituen, Gaudiren antzera. Gure maketaren izaera eskulturala dela eta espontanitate bezala ulertu genuen pieza txikiak erabiltzea.
Kanpokoa islatzea zen lehen helburua baina orduan buelta eman genion. Eta barrutik begiratuta ispilu bat izango balitz? Orduan gure maketa titanio kutxa batean sartu genuen, kanpotik islatzen duena baina barrutik ere isla sortzen duena. Horrela minbrearen infinidadea sortuz. Foster hartu genuen honen adibide bezala, bere minimalismoa eta erregularidadea hartuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario